XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Esan bearrik ez dago gure mundu ontako atmosferak atzeraka eragiten dion ekiña kalkuloan aintzakotzat artu gabe).

Ortarako bear duen laster orri, 11,18 km/s`koari deitzen zaio ain zuzen, " askatasunerako lasterra ".

Ortzeko gorputz bakoitzari dagokio bere " askatasunerako laster " berezia.

Lenengo aldiz gizonak Lurraren inguruan ipiñi zuanean satelite bat iritxi zuan 10 km/s`ko lasterra ematera ibilkai bati, beraz oso urre zegoan Illargiraño bialtzeko bear dana lortzeko.

Bañan beardañako lasterra iristea alderdi bat besterik ez da.

Nola zuzendu gure ibilkaia, nola eman zeatzki bear duen noruntzkoa?.

Izan ere mundu ontatik begiratuta Illargia terreil izugarri txikia agertzen zaigu.

Ortaz gaiñera ez dezagun aztu Lurra ez dagola geldirik.

24 ordutan bira osoa emanaz, au da 360 gradu minutu batean gradu laurdena jotzen du, eta nola Illargiaren arpegia guretzat 1/2 gradu baten zabalera eskeintzen digun, naikoa genuke segundu baten aldearekin bialtzia ez uts egiteko.

Bañan noruntzkoarena bañon istillu zorrotzagoa degu lasterrarena.

Ontan oker jotzen badegu, alde txikienarekin dela, ziaro poto gure asmotan.

Lasterraren anditxikia oso bertatik begiratu bear degulaz jabetu zaitezen ejenplu bat emango dizugu.

Kontu egin zagun 11,08 km/s`ko lasterra eman nai diogula Illargira biali nai degun ibilkaiari, leenago ikusi degunez ori baida Illargira iristeko erantsi bear zaiona.

Jakiña laster txikiagoa artzen badu, Illargira juan bearrean, berriz Lurrera jausiko da, bañan ez dezagun uste laster andiagokoarekin nai deguna lortuko degunik.

Kalkuloak erakusten digu asiera 11,080 km/s`koa eman bearrean 11.081 ematen badiogu (begiratu ondo irakurle, 11.080 m`en ordez 11.081 m. au da metro bakar bat geiago), gure ibilkai orrek 340.000 km`ra urruntzen danean 10.000 km. igarotzeko 8.500 segundu gutxiago bearko ditu, au da bi ordu gutxiago.

Illargiak berriz 28 egunian egiten du bere orbitan inguruitzuli osoa, beraz ordu batean bere diametru osoa bañon geixeago urruntzen da.

Onek esan nai du asierako lasterraren aldea ez lukela izan bear 0,00l % baño aundiagoa.

Garbi ikusten degu beste biderik ez balego ia eziñezkotzat jo bearko gendukela gure asmoa.

Eskerrak gaurko egunez gure ibilkai ori Illargiruntz dijoan garaian ikasi degu, radio onda bidez, nai degun eran zuzentzen, ots, bere ibill-lerroa bide aukerakora ekar arazten.

Orrela, bai rusoak eta bai amerikanoak ipiñi dituzte Illargiaren azalean tramankulu bereziak.

Orain gizonaren txanda da.

Dirudienez beste bost urte igaro baño len, ipiñiko omen du gizonak bere oña Illargian.

Bai Lurra ta bai Illargia egin duan gure goiko Jaun onak euki dezala bere eskutikan.